Jarri gurekin harremanetan

Arreta pertsonalizatua
Zure kasua zein den azaltzeko, hitzartu bisita bat esleitutako teknikariarekin.

icon_widget_image Bezero arreta 08:00-15:00 icon_widget_image C/ Villafranca nº 9-A bajo 2 31015 Iruña icon_widget_image 948 03 11 74 icon_widget_image info@anelan.pro
a

Pribatutasun politika

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Nor da zure datuen arduraduna?
  • Jabea: Anelan mikro kooperatiba-sozietatea.
  • Egoitza soziala: C/ Villafranca 9, 2ºbaxua 31015, Iruña.
  • IFK: F-71413116.
  • Erregistro datuak: Nafarroako Koopetatiben Erregistroa, 1º liburua, 1413. orria.
  • Telefonoa: (+34) 948 031 174

DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA PROZESATUTAKO DATUEN KATEGORIAK

Zein helbururekin prozesatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Anelanek helburu hauetarako prozesatuko ditu erabiltzailearen datuak:

  1. Harremanetarako inprimakiaren eta posta elektronikoko kontu korporatiboen bidez jasotako kontsultak, eskaerak edo iradokizunak zuzendu.
  2. Kontratazioa eta fakturazioa kudeatu eta kontratatutako zerbitzuak bermatu.
  3. Gure blogean interesdunek egindako iruzkinen argitalpena kudeatu.
  4. Gure bezeroen eremu pribatuan sartzea.
  5. Kontratatutako produktu eta/edo zerbitzuen berriei eta eguneratzeei buruzko komunikazio elektronikoen bidalketa, kontrakorik adierazten ez bada edo erabiltzaileak baimena eman nahi ez badu.
  6. Aldian-aldiro gure jarduera profesionalarekin lotutako zerbitzuei eta berriei buruzko informazio komertziala (buletina) bidaltzea, beti ere interesdunak horretarako baimena ematen badigu eta bere esku utziz baimen hori ezeztatzeko aukera.
  7. Zure CVa bidaltzen badiguzu edo argitaratu ditzakegun lan-eskaintza ezberdinetan izena emanez gero, zure datuak tratatuko ditugu zure lan-eskaera ebaluatu eta kudeatzeko eta, hala badagokio, hautaketa egiteko beharrezko ekintzak egiteko eta langileen kontratazioa, zure profilarekin bat datozen lanpostuak eskaintzeko. Besterik adierazi ezean, funtsezko datuak ematea beharrezkoa da, beraz, ez emateak hautaketa-prozesuaren jarraipena eragotziko du.
  8. Legez ezarritako betebeharrak betetzea, baita kontratu-betebeharrak betetzen direla egiaztatzea ere, iruzurren prebentzioa barne.

Zein datu-kategoria erabiltzen ditugu?

Aipatutako helburuei erantzunez, Anelanek datu-kategoria hauek erabiltzen ditu:

  • Nortasun datuak: izena, abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa, posta kodea, telefonoa.
  • Datu akademikoak eta profesionalak: prestakuntza/kualifikazioa, lanbide-esperientzia, elkarte edo elkargo profesionaletako kide izatea, hautaketa-prozesuen kasuan.
  • Komunikazio elektronikoen metadatuak.
  • Merkataritza-informazioaren datuak.
  • Datu ekonomikoak edo finantzarioak.

Zenbait kasutan, eskatutako datu pertsonalak derrigorrezkoak dira beraz, horiek emateari uko egiteak kontratatutako zerbitzuak betetzeko ezintasuna esan nahi du. Kasu horiek arduradunak adieraziko ditu.

Erabiltzaileak ziurtazen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta berau betetzen ez bada sor daitezkeen zuzeneko edo zeharkako kalte edo galeren erantzule izango da. Erabiltzaileak beste persona baten datuak emanez gero, bere baimena duela adierazi beharko du eta klausula honetan jasotako informazioa ezagutzan jartzeko konpromisoa hartzen du, Anelan horren inguruko edozein erantzukizunetik salbuetsiz. Hala ere, Anelanek egiaztapena egin ahal izango du gertakari hau egiaztatzeko, dagozkion diligentzia neurriak hartuz, datuak babesteko araudiaren arabera.

Zein da zure datuen tratamendurako zilegitasuna?
  1. Harremanetarako inprimakiaren bidez eta/edo posta elektroniko korporatiboen bidez jasotako kontsultetatik, eskaeretatik edo iradokizunetatik jasotako datuen tratamendurako zilegitasuna gure interes legitimorako da, bezero potentzial bati erantzuteko. Eta kontsulta egiteko baimena eman dutenen artean, beraien datuak tratatzeko aukera ematen digutenei erantzuteko soilik eta esklusiboki.
  2. Zerbitzuen kontratazioa, ordainketa, fakturazioa eta dagozkion bidalketak kudeatzeko, kontratua betetzerakoan hartzen da zilegitzat.
  3. Guk kudeatzen dugu zilegitasuna gure blogeko iruzkinen argitalpenak eta erabiltzaileen iritziak ezagutzeko interes legitimoa. Erabiltzaileek iruzkina idatziz gero eta beraien baimena izanez gero, datuak tratatzeko aukera ematen digu. Helburu horretarako da soilik.
  4. Gure bezeroen eremu pribatuan sartzeko, zilegitasuna gune pribatu horretako kontua sortzean emanten du erabiltzaileak baita Anelanekin duen kontratu-harremanean ere.
  5. Kontratatutako produktu eta/edo zerbitzu berriei eta eguneratzeei buruzko komunikazio elektronikoak bidaltzeko, tratamenduaren zilegitasuna Anelan-en interes legitimoa da tratamendu horiek indarrean dagoen araudiaren arabera egiteko.
  6. Gure jarduera profesionalarekin lotutako zerbitzuei eta berriei buruzko informazio komertziala (buletina) aldian-aldian bidaltzeko, zilegitasuna erabiltzailearen baimenean aurkitzen da.
  7. Argitaratu ditzakegun lanbide-eskaintzen ondorioz, jasotzen ditugun erabiltzaileen curriculumen eta inskripzioen bidez onartzen/baimentzen gaituzte beraien datuak tratatzeko.
  8. Azkenik, datuen tratamenduak legez ezarritako betebeharrak betetzeko, bai eta kontratu-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko ere, iruzurren prebentzioa barne, bere xedearen deskribapenak adierazten duen bezala legezko betebeharra betetzean datza.

Noiz arte gordetzen ditugu zure datuak?

Anelanek erabiltzaileen datu pertsonalak gordeko ditu bildutako helburuak betetzeko behar den denboran eta emandako baimenak baliogabetzen ez diren bitartean. Ondoren, beharrezkoa bada, informazioa blokeatuta mantenduko da legez ezarritako epeetan.

Harpidetu nahi dituzun lan-eskaintzei dagokienez ematen dizkiguzun datuen kasuan, urtebetez gordeko dira, azken eguneratzearen egunetik aurrera. Epe hori igarota, eguneratu gabeko datuak ezabatu egingo dira, kontrakoa adierazten ez baduzu.

Zein segurtasun neurri ezartzen ditugu zure datuak zaintzeko?

Anelan-ek datu pertsonalak, erabiltzailearen pribatutasuna eta zibersegurtasunaren babesarekin konpromisoa hartu du, beraz, pribatutasun-politika honetan islatzen diren datu mota desberdinak babesteko, beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu galtzea, manipulatzea, zabaltzea edo aldatzea saihesteko. Edota erabiltzailearen gailuaren eta Anelan zerbitzarien arteko komunikazioen enkriptatzea, perimetroko segurtasun sistemak edo IDS/IPS sistema proaktiboak ekiditeko.

DATUEN KOMUNIKAZIOA

Zein hartzaileri helaraziko zaizkie zure datuak?

Arduradunak tratamenduaz arduratzen diren hirugarren batzuk kontratatzen ditu beren zerbitzuak eman ahal izateko. Aipatutako erakundeei izan ezik, zure datuak ez zaizkio hirugarren bati pasako. Edozein arrazoi dela-eta datu horiek hirugarren bati jakinaraztea beharrezkoa bada, aldez aurretik jakinaraziko zaizu. Hala badagokio, zure baimena eskatuko da, zein helbururekin egiten den jakinarazi eta hirugarren pertsonaren nortasuna zehaztuko da.

Guzti hori, lege-eskakizun batek hirugarren bati datu horiek komunikatzea eskatzen duen kasuetan izan ezik.

ERABILTZAILLEN ESKUBIDEAK

Zein eskubide ditu interesgunak?

Datuak errazten dizkiguten pertsonek ondorengo eskubideak dituzte berauekiko:

  1. Sarbide-eskubidea
  2. Zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea
  3. Tratamendua mugatzeko eskubidea
  4. Eramangarritasun eskubidea
  5. Kontrakotasun eskubidea
  6. Adostasuna kentzeko eskubidea

Zure eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea bisitatzea gomendatzen dizugu.

Eskubide hauen erabilera gutun bat bidaliz egin daiteke, identifikatzen zaituen agiri ofizialaren kopia batekin batera, Iruñeko Anelan helbidera bidaliz, Villafranca kalea 9, behea 2, 31015 . Baita ere info@anelan.pro helbide elektronikoaren bitartez info@anelan.pro

Horrez gain, jakinarazten dizugu zure eskubideak gauzatzean zure gogobetesuna lortu ez badugu erreklamazioa aurkezteko aukera ere badagoela, eskumena duen Kontrol Agintaritzaren bitartez, hain zuzen ere Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. 901 100 099 eta 912 663 517 telefono-zenbakien bidez edo haien helbidera joanda C/ Jorge Juan, 6. 28001 – Madril.

DATUEN JATORRIA

Bildutako datu guztiak interesdunarengandik datoz.